Pages

2012-11-11

Astezkenerako kontzentrazioa Trapagaranen Europako protesta egunaren barruan.


Krisia eta ezin bizia. Gazteok lanik gabe edo lan txarretan, independizatzeko aukerarik gabe.. gero eta zailago zaigu gure bizi proiektuak aurrera ateratzea. Egoera gero eta zailagoa da herritarrentzat. Gobernuen neurriek bankuak eta boteretsuak babestea izan dute helburu. Ikasle, langile edo langabetuak ordea gero eta okerrago gaude. 

Hau guztiaren azken tanta izan da joan den ostiralean Amaia EgaƱa Barakaldoko bizilagunak bere bere etxeko desjabetzea egitera joan zirenean bere buruaz beste egitea izan da. Orain agintariek desjabetzeen gaineko neurriak hartuko dituztela esan dute, baina pertsona bat hil behar izan da horretarako.

TRAPAGARANEN KONTZENTRAZIOA
Egoera honen aurrean protesta eguna deitu dute hainbat mugimendu sozialek eta sindikatuk Europan asteazkenerako. Trapagarango aurreko greba eta protestak antolatu ditugunok pentsatzen dugu kalean egotea garrantzitsua dela halako egoeran. Horregatik mobilizazio egun honekin bat eginez egoera salatzeko protesta deitu dugu asteazkenerako.  

Sentsibilidade ezberdineko herritarrak elkartu gara eta orain arteko grebak antolatu ditugu Trapagaranen. Grebetan soilik aritzea ordea ez da nahikoa. Krisiak sortzen dituen arazo eta eskubide urraketen aurrean herritarren interes eta langileen eskubideen defentsan aritzeko dinamika hau indartu eta izaera iraunkorra nola eman aztertzen arigara orain greba komitean. Asteazkenean goazen KALERA! eta ekin diezaiogun antolatzeari! Ez gaitzatela zapaldu. Ekonomia herritarren eksuetan!
 
KRISIAREN AURREAN
PERTSONETAN OINARRITUTAKO SISTEMA EKONOMIKOA!
Azaroak 14, asteazkena 
19:00etan  Boulebardeko erlojuan