Pages

2013-02-12

Guztia prest Carrascoliendaserako. Animatu eta parte hartu!

Guztia dago prest larunbatean goizean goizetik carrascoliendas dantza, kantu eta eskean aritzeko. Herritarrak gogotsu gaude gure barruko indarrak husteko eta auzoetako lagunak egunaren zain daude guztiz motibatuak. Ugarten haien inauteri eguna antolatu dute carrascoliendasetik abiatuz, Elgeron harrera itzela izaten da urtero, Uriosten auzotar asko aritu dira carrascoliendas dantza ikasten eta San Gabrielen dantza taldearen eta auzo elkarte berriaren indarraz giro polita egongo da. Gainera eguraldia euririk gabekoa izango dela iragarri dute.

Egun berezia izaten da guretzat carrascoliendas. Lehengo herritarrek gure herrian egiten zuten inauteria berpizten dugu. Haur, heldu eta gazteak elkartu, auzotarrekin bat egiten dugu. Espazio libre bat bizi eta sentitu eta goizetik gauera nekatu arte dantzatu, kantatu eta musika jo.

Larunbatekoa ez da bakarrik antolatzen ordea, horretarako lan hitzordu batzuk egin ditugu, lagundu nahi bauduzu animatu eta etorri!

OSTEGUNA 15:30etatik aurrera DuraƱonako baserrian
TRAKTOREKO EGURREZKO EGITURA muntatuko dugu 

OSTIRALA 
Goizetik hasita traktorea dekoratu, toldoak ipini eta soinu probak egingo ditugu

LARUNBATA
9:30etan Zaballako mataderoan hasita